Azpeitiarrez Natul egitasmue “Natul” euskera elkartiek bultzautako ekimen bat da.
Zergatik? Zertako?
- Gure herriko hizkerie aberatsa dala iruitze zaigulako eta ondare hori bildu nahi deulako.
- Jendien parte-hartzie bultzau nahi deulako.
- Tresna baliagarri bat jendien eskure jarri nahi deulako.
- Belaunaldiyen arteko trasmisiyue bultzau nahi deulako.
- Geure herriko hizkerie ezagutzie areagotu nahi deulako.
- Berez ezautu arren gure eguneroko errepertoriyuen erabiltzen ez ditugun hitzek gogorarazteko eta erabiltzen hasteko.
- Erderak euskeriei tokiye jaten ai zaizkon garai hauetan, euskerien prestijiyo soziala altxatzen ahalegindu nahi deulako. Euskeriei dauken baliyue eman nahi diyoulako.
- Sakonague izen leiken lan bati bidie irikitzeko.
Parte nola hartu?
Egitasmo hau lau iturritatik elikatzie nahiko genduke: 1. Ikastetxien bitartez: bertako ikasliek etxetik bildu ditzatela herriko hitz eta espresiyuek.
2. Herriko taldien bitartez: taldietako partaidiek parte hartu dezatela.
3. Norbanakuek: egitasmuen parte hartu nahi dun edozeinen ekarpenak gusto haundiz hartuko ditugu hortako jarrikoitugun bidietatik (webgunie, tabernetako buzoiek…)
4. Kuadrilak: kalien dabiltzen lagun-kuadrilak gai honi buruz hitzein eta egin nahi dituzten ekarpenak egiteko buzoiek egongo die tabernatan.
Nolako hitz/espresiyuek bildu nahi ditugu?
Azpeitiarrez hitzeiteakuen erabili ohi ditugun hitz eta espresiyuek bildu nahi ditugu. Hoietako batzuk Azpeitiyen bakarrik erabiltzen dienak izengo die. Beste batzuk igual eztie Azpeitiyen bakarrik erabiliko, gipuzkerako beste azpi-euskalki batzutan ere erabiltzen dienak izengo die, baño Azpeitin ohikuek izetie da kontue (Azpeitiarra eta batuan artien ein nahi deu bereizketie, ez azpeitiarra eta beste euskalkiyen artien).